Ikuskizuna

Bilboko itsasadarraren ondoan dagoen lantegi batean kokatzen da, XX. mende erdialdean. Bertan, pertsona talde batek egunaren eta gauaren ordu gehienak elkarrekin pasatzen dituzte, esklabotasunetik hurbil dauden baldintzetan.

Musika eta zirkua dira lantegi honetako lana. Ekintzak hainbat saio mota bidez garatzen dira: oreka, balantza, aireko saioak… beti ere, euskal musika-tresnen erritmoak lagunduta.

Zirku ikuskizun musikal garaikide bat da. Komunitate txiki baten matxinada kontatzen du, laneko gehiegikerien kontra matxinatzen diren gizon eta emakume talde baten istorioa. Pertsonaien izaera absurdua eta komikoa uztartzen dira, 60. hamarkadako lantegietako langile giroarekin batera.

LURRAK S

LURRAK C