Lau musikarik zuzenean jotzen dituzte ikuskizun honetarako bereziki sortu diren melodiak, eta mugimendu eta ekintza bakoitzari indarra ematen diote. Musika da protagonista, eta horren bitartez, fabrikako istorioak kontatzen dira.

LURRAK ikuskizunaren musika sortzeko euskal musika-tresnak erabili dira, nazioartean bakarrak eta ezagunak:

TXALAPARTA

Perkusiozko musika tresna hau Euskal Herriko hainbat tokitan erabiltzen zen eta sagardoa egiteko moduarekin lotura dago. Sagarra txikitu ostean, afaldu egiten zen eta, amaieran musika-tresna jotzen zen, inguruetako jendea jaira hurbildu zedin.

Beste ospakizun batean ere erabiltzen zen: ezkontzetan, egunean bertan edo egun batzuk lehenago.

Txalaparta entzuten bazen, jai bat zegoenaren seinale. Jendea dibertitzeko eta jai-giroko musika eta inprobisazio erritmikoa egiteko erabiltzen zen. 5 km-ra entzuten zen, eta inguruan bizi zen edonor hurbil zitekeen jaira.

TRIKITIXA

  1. urtetik jotzen den akordeoi diatonikoa. Garraiatzeko erraza eta erritmoz indartsua izanagatik, ezinbestekoa bihurtu zen erromerietan.

ALBOKA

Jatorrizko izena arabiarretik dator, “al-buk” hitzetik, hain zuzen. Aspaldi, Afrikan, Asian eta Europan erabiltzen zen arren, gaur egun Euskal Herrian baino ez da entzuten.

Haizezko tresna da, bi adar ditu, egurrezko bi hodik batzen dituenak. Soinua etengabea da, arnasketa zirkularra erabiltzen delako (teknika horri esker arnasa har daiteke, jotzeari utzi gabe). Alboka herrietako jaietan jotzen zen, beste musika tresna asko bezala, trikitixa adibidez.

Musika tresna guzti hauek beste batzuekin nahasten dira: ukelelea, flauta, harmonika, gaita… Emaitza musika zirraragarri bat da, ikusleen lilura sortzen duena.