Errutinak markatutako giro industrialean, iraultza bat bizitzeko aukera izango dugu. Eguneroko lanaren absurdoak eta muturreko egoerei aurre egiteko ezintasunak bultzatuta, pertsonaiak asperduraren eta bizitasunaren ezaren kontra altxatuko dira. Elkartasunaz, produkzio-kate bateko fitxa bat besterik ez diren mikro-kosmos hori aldatzea lortuko dute.

Ikusleei istorio unibertsal hori kontatuko diegu, umorez, zirku-artisten birtuosismoaz eta aktore eta ikusleen arteko harremana mantenduz. Pertsonaien rolak oso markatuak dira eta bakoitzak argi erakusten ditu bere maniak eta obsesioak. Musika eta zirkuaren bidez, emozio unibertsalak transmititzen dituzte, ikusleak edozein adin eta herrialdekoan izanda ere.